Aurreko urteetan bezala, TIPI TAPAn parte hartzeko konpromisoa bizirik mantentzen jarraitzen dugu. Oraingo honetan, apirilaren 10eko (osteguna) ekitaldia antolatzea egokitu zitzaigun.
Oraingo honetan, iaz bezala, berriro Aste Santuko oporren aurreko azken tipi-tapa ekitaldia antolatzea egokitu zitzaigun, hau da, apirilaren 10a, osteguna.
TIPI TAPA normaltasun osoz igaro zen eta hamarretakoa oso atsegina izan bazen, ondorengo dantza saioak, dantzako monitore batek zuzendua, oso harrera ona izan zuen parte-hartzaile guztien aldetik. Eta horren erakusgarri da artikulu honekin txertatutako irudien bilduma.
Nagusilan elkarteak adineko helduetan nahi ez den bakardadeari aurre egitea du helburu. Akonpainamendu-programen, laguntza emozionalaren, gizarte-jardueren eta abar.
Aurten, bereziki garrantzitsua den proiektu bat planteatu dugu: Zilarrezko Haria.
Azken erabiltzailearentzako doako telefono deien bidez, Nagusilanen zerbitzu honen helburua da hainbat arrazoirengatik bakarrik edo isolatuta dauden pertsonengana iristea.
Adinagatik, gaixotasunengatik edo gizarte-oztopoengatik, gure asmoa da "zilarrezko hari" bat ezartzea, gainerako gizartearekin konektatzeko, eta, hala, telefono bidez laguntza, entzutea eta konpainia eskaintzea.
Pasa den martxoaren 28an “Elkartasun deien sprinta - Zilarrezko Haria” ospatu genuen. 6 orduz, 10:00etatik 16:00etara, Legazpin nahi gabeko bakardade egoeran dauden pertsonei dei egiten diegu etengabe, Gizarte Etxean prestatzen dugun call centerretik.
Gure elkarteak Nagusilanekin kolaboratu nahi izan zuen eta Sprint solidario honetan parte hartu zuen beste tokiko erakundeekin batera: enpresak, ikastetxeak, etab. Esperientzia pozgarria izan zen, eta giro ezin hobean garatu zen.
Iaz, "Legazpi Belaunaldien Arteko" proiektuaren barruan, Hotz Legazpik eta Udalak antolatutako Kulturarteko Eguna animatzeko Belaunaldien arteko Batukada tailerra antolatu zen. Gure elkarteak bat egin zuen ekimenarekin. Esperientzia oso positiboa izan zen eta parte hartu genuen guztiontzat oso pozgarria, izan ere, LABATUren jarraipena proposatu eta onartu zen, oraingoan Legazpiar Inauteria animatzeko. Entseguak hilean behin egiten ziren, eta, data hurbildu ahala, entsegu gehiago egin genituen gure prestaketa hobetzeko.
Inauterietako ostiralean, ikasleen desfilearen ondoren, LABATUk bere erritmoak eskaini zituen herriko erdigunean zehar. Emanaldia nahiko onargarria izan zen Feliren batutapean.
Badirudi momentuz ez dagoela gogorik jarduerarekin bukatzeko eta beste data baterako prestatzen jarraituko dugu.
GIZARTE LABek bere proposamenak irekiak direla gogorarazteko eta nahi duenarekin bat egiteko deia egin zuen.
Aupa Iratzarri! Animatu zaitezte! !