Larunbatean, martxoaren 1ean, elkartea martxan jarri zen, Kantabriara joateko; hasiera batean, Riotuertoko La Cavada Artilleria Museora. Bertan egon zen Artilleriako Errege Fabrika, XVII. eta XVIII. mendeetan zehar ospea izan zuena. 8000 langile izatera iritsi zen fabrika.
Bisita gidatuaren ondoren, Lierganes-era joan ginen. Kantabriako herri ederra da, eta, besteak beste, Arrain Gizonaren kondairaz ere ezaguna da. Zubi Erromatarra deritzona eta Arrain Gizona irudikatzen duen brontzezko irudia bisitatu ondoren, denbora librea izan genuen herri honetako kaleetan ibiltzeko.
Eguerdian “EL OJO DEL ABREGO” jatetxera hurbildu ginen. Menu bikaina eta arreta bikaina izan genituen bertan.
Arratsaldean, bisita gidatuaz disfrutatu genuen finkan eta Marques de Valdecilla jauregian.
Kantabrian eragin handia izan zuen pertsona honen bizitza eta lanak ezagutzeko aukeraz gozatuz
Antolatzaileek jardunaldiak parte-hartzaile guztien oneritzia jaso zuten.
Oroitzapenerako egun atsegina!