Eguraldiak ere lagundu nahi izan zuen Iratzarriren 35. urteurrenaren ospakizunean eta egun hotz eta euritsu batzuen ostean, zeru urdina eta eguzki distiratsua azaleratu ziren. Izena eman genuen ehun bazkideok aukera aprobetxatu eta ez genuen huts egin.
Hasiera batean, Latxartegi parketik gertu dauden eskaileretan elkartu ginen bazkideok oroitzapenezko argazkia ateratzeko; Luis Mari Murua argazkilari zelarik.
Ondoren, Aitxuri jatetxera joan, mahaietan eseri ginen menu bikain bat dastatzeko.
Bazkaria giro lasai eta alaian joan zen. Bazkariaren amaieran, topa hunkigarria izan genuen hildako bazkideen omenez, baita egungo eta etorkizuneko bazkideen omenez ere.
Dantza saio bat egitea besterik ez zen falta, eta hala izan genuen parte-hartze handiarekin.
Laburbilduz, topaketa, oroitzapen, poz eta harmonia oneko egun hunkigarria.