Aurten, batzarra urtarrilaren 26an izan zen, 16:30ean, elkartearen lokalean.
Bertaratze handi baten aurrean, batzarrak ezarritako gai-zerrenda normaltasun osoz jarraitu zuen.
1. Aurreko aktaren irakurketa.
2. 2025 urteko kontu balantzea.
3. Galde-eskeak.
Azken atal honetan eztabaida eta bozketa egon zen eskatutako punturen baten inguruan, bazkide batzuen ekarpen eta eskaintza interesgarriak ere entzun ziren. Proposamen eta lankidetza horiek aurrera jarraitzen badute, etorkizun hurbilean ikastaro eta jarduera berri bihur daitezke.
Azaldutako puntu guztiak aho batez onartu ziren eta hurrengo batzarrerako deia egin zitzaien kideei.
Indarberrituta gatoz, berriro ere elkarrekin egoteko gogoz, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, irteerak…antolatzeko gogoz, parte har dezazuen eta gure harreman sozialak hobetu ditzagun.
Elkartearen lokaletara hurbiltzean nabarituko duzuen lehenengo nobedadea fatxadan aurkituko duzuen kartel berria izango da. Kolore berrituak eta kartel zaharraren eguraldiak xahutuak baino biziagoak. Ohartuko zarete, halaber, erloju berriak markatzen dituen data, ordua eta tenperatura zehatzak eta zuzenak direla.
Espero dezagun hainbeste urtetan kartel zaharraren babesean egon zen emakume, laguntasun eta elkartasun espirituak denboran ere irautea kartel berriaren atzean.
Ongi etorri 2025-26 ikasturte berrira!!