Ostiralean, apirilak 24, Iratzarriko lokaletan “Soinu bainua” tailerra antolatu genuen Sandra Moreno profesionalaren gidaritzapean.
Asko izan ziren tailer honetan parte hartu nahi izan zutenak. 18 pertsonako hiru talde egin behar izan ziren denei lekua egiteko.
Hainbat instrumenturen soinuaren eta bibrazioaren bidez, Sandrak erlaxazio sakonera bultzatu gintuen, estresa eta antsietatea murrizten lagunduz, harmonizazio fisikoa, mentala, energetikoa eta abar lortuz.
Saioek ordubeteko iraupena izan zuten eta partehartzaile guztiak oso pozik atera ziren esperientzia honekin.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta zuen laguntza eskaintzeagatik. Eskerrik asko, Sandra.
Iratzarri Emakumeen Elkartea
Iratzarri elkarteak antolatutako ikastaro berri honetan Legazpiarrok telazko poltsa bat edo tote bag bat egiten ikasteko aukera izan dugu.
Iratzarrri Conchi Hidalgo kidearen eskutik ikastaroa apirilaren 13, 20 eta 27an eman zen.
Beste behin ere, ikastaroaren balantzea erabat positiboa izan da. Legazpiarren artean onarpen handia duten jarduera horiek aitzakia gisa ere balio dute, bertaratutakoen artean harremanak estutzeko eta konplizitate-sareak ehuntzeko.
Azken egunean kafe bat partekatu genuen sentsazio onak are gehiago berresteko.
Eskerrak eman nahi dizkiogu berriz ere Conchiri, materialak prestatzerakoan erakutsitako arretagatik, ikastaroko kide guztienganako jarreragatik eta arretagatik eta bere palmaresari beste ikastaro arrakastatsu bat gehitzeagatik.
Otsailaren 16an eta 17an, 16:30etik 18:30era, ordubeteko saioetan, “Azalaren zaintza” landu da, lau taldetan banatuta.
Legazpiko XALOA ESTETIKAko bi profesional izan ditugu, Eli eta Alaine.
Orain dela hiru urte, gurekin egoteko aukera izan genuen eta tailer hau berriro egitea pentsatu dugu, bazkideen artean izan zuen harrera ona dela eta.
Tailerra bi zatitan banatuta zegoen: alde teorikoan, gure azala zaintzeko oinarrizko nozioak eman dizkigute, eta beste alde praktikoan, parte-hartzaile bakoitzak bere garbiketa egin du.
Helburua da gaur ikasi duguna errutina bihurtzea, ederrago sentitzen laguntzea, eta, ondorioz, geure buruarekin hobeto sentitzea.
50 bat lagunek hartu dugu parte.
Azpimarratzekoa da gure artean sortu den giro ona, non Elik eta Alainek gure zalantza guztiei modu hurbilean erantzun dieten.
Esperientzia polita!