Indarberrituta gatoz, berriro ere elkarrekin egoteko gogoz, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, irteerak…antolatzeko gogoz, parte har dezazuen eta gure harreman sozialak hobetu ditzagun.
Elkartearen lokaletara hurbiltzean nabarituko duzuen lehenengo nobedadea fatxadan aurkituko duzuen kartel berria izango da. Kolore berrituak eta kartel zaharraren eguraldiak xahutuak baino biziagoak. Ohartuko zarete, halaber, erloju berriak markatzen dituen data, ordua eta tenperatura zehatzak eta zuzenak direla.
Espero dezagun hainbeste urtetan kartel zaharraren babesean egon zen emakume, laguntasun eta elkartasun espirituak denboran ere irautea kartel berriaren atzean.
Ongi etorri 2025-26 ikasturte berrira!!
Aurten, aurreko urtean bezala; batzarra urtarrilaren 29an izan zen, 16:30ean, elkartearen lokalean.
Bertaratze handi baten aurrean, batzarrak ezarritako gai-zerrenda normaltasun osoz jarraitu zuen.
1.- Aurreko aktaren irakurketa.
2.- 2024 urteko kontu balantzea.
3.- 35. urteurrenaren ospakizuna.
4.- Galde-eskaerak.
Azken atal horretan, ekarpen interesgarriak entzun ziren, eta bazkide batzuek elkartearen jardueretan laguntzeko eskaintza egin zuten.
Azaldutako puntu guztiak aho batez onartu ziren eta hurrengo batzarrerako deia egin zitzaien kideei.