Harrera oso ona izan du Elena Galfarsorok Mindfulnessi buruz emandako hitzaldiak. Mindfulness, edo arreta osoa, meditazio teknika bat da, bertan egotea eta momentuko esperientziari erreparatzea, epaitu gabe. Entrenatu daitekeen oinarrizko giza gaitasuna da.
Onurak: Estresa eta hari lotutako sintoma fisiko eta psikologikoak murrizten laguntzen du, kontzentrazioa hobetzen du, ongizate orokorra hobetzen du, autokontzientzia eta autoestimua handitzen ditu.
Aurkezpenean, antzinako teknika hori menderatzeko hainbat praktika modu edo aholku ere aipatu dira.
Arnasketari arreta jarri, gogoan, gorputzean eta inguruan gertatzen dena behatu, pentsamenduak eta emozioak onartu epaitu gabe, hasiberriaren burua landu, onarpena, pazientzia eta konfiantza, etab.
Edukiak Elenaren bizipen pertsonalekin lotuta egon ziren, eta horrek hurbiltasun handiagoa eman zien bertaratutakoei.
Atea zabalik geratzen da eta interesdun kopuruaren arabera, agian, talde bat osatu eta Iratzarri barruan beste jarduera bat hasi ahal izango litzateke.
Programatuta zegoen bezala, martxoaren 26rako Iratzarrik antolatutako hitzaldia normaltasun osoz egin zen. Ez da izan, gure herrian, sinadura digitala edo BACKQ gaiari buruzko hitzaldi edo ikastaro bakarra. Hala eta guztiz ere, bazkide ugari bertaratu zen eta bazkideek gai honi buruzko informazioa jaso ahal izan zuten.
• Zer da sinadura digitala edo BAKQ?
• Nola lor dezakegu?
• Zertarako edo noiz erabiltzen da?
• Eta abar…
Bertaratutakoek, Ander Ibarrolaren gidaritzapean, gai honen inguruan zituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izan zuten. Nolanahi ere, Legazpiko Udalak, biztanleriaren sektore guztien digitalizazioa sustatzeko helburuarekin, hainbat kontsulta- eta laguntza-bide eskaintzen ditu.
Luis Mari Muruaren hitzaldi berri honek azken borondateen eta eutanasiaren alderdi garrantzitsuenak erakutsi zizkigun, ondorengo eskema jarraituz.
1. DVA aurretiazko borondateen dokumentua da, dokumentu honetan idatzita uzten dut nola nahi dudan nire bizitza amaitzea.
· Zer eduki behar du?
· Nork egin dezake?
· Zer hartu behar dugu kontuan?
· Nork eta non lagundu diezaguke?
2. Eutanasia. «Heriotza ona», sufrimendu fisikorik gabeko heriotza baketsuari dagokio, eta beste batzuen laguntza izatea eskatzen du.
· Zer dira eutanasia eta lagundutako heriotza?
· Eutanasia motak.
· Aldeko eta kontrako arrazoiak.
· Nork eska dezake?
· Kontuan hartu beharrekoak…
Ahozko azalpenaz gain, Luis Mari Muruak dokumentu idatzi bat ekarri zuen, hitzaldian azaldutako edukiaren informazio zehatzarekin eta gaiarekin lotutako literatura, kantu, film eta bideoen erreferentziak eman zizkigun.
Jende ugari bertaratu zen eta infromazioa oso interesgarria izan zen bertaratutakoentzat.