IKASTAROAREN EDUKIA
· Estresaren sintomak eta ondorioak.
· Emozioak erregulatzea.
· Arnas ariketak.
· Ekialdeko gorputz-ariketak.
· Erlaxazioa.
· Gogoetak.
· Osasuna eta bizitasuna.
Mugimendu- (gorputz- eta burusaioak) eta dantza-saioak, adin guztietako emakumeentzat, beren gorputza hobeto ezagutu eta dibertitzeko gogoarekin. Saio hauetan hauek aurkituko dituzu:
•Luzaketak, aktibazioak, gorputzeko atal guztiak mugitzea.
•Gorputz-kontzientzia.
•Dantzak, musika eta artea.
•Erlaxazioak eta gogoetak.
•Eta gauza gehiago…
Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak tailer berri bat antolatu du, Ezagutu landareen magia izenburuarekin. Edurne Etxeberriak emango du tailerra, ekainaren 16an eta 17an, Iratzarriren lokaletan, 16:00etatik 18:00ak bitartean.
Sendabelarrak identifikatzen eta ukenduak egiten ikasteko tailerra izango da, eta hiru zatitan banatuta egongo da. Batetik, partaideek irteera bat egingo dute sendabelarrak bertatik bertara identifikatzeko eta biltzeko. Bestetik, sendabelar horiek nola tratatu eta zein onura ekar ditzaketen landuko dute. Eta azkenik, ukenduen eta kremen elaborazioarekin hasiko dira. Irteeraren eguna ikastaroan bertan zehaztuko dute partaide guztien artean.
· Erlaxazioa zuzeneko musikak lagundurik.
· Zure barrenaz eta zure momentuaz jabetu.
· Zure sentsazio eta zentzuekin konektatu.
· Musika dinamikak landu pertsona ardatz delarik.
· Musika eta soinuak expresatzeko bide bezala erabili.
· Sentitzeko eta partekatzeko lekua…
Zentzumenezko kontzientzia gure sentsazioekiko lotura lantzeko aukera ematen digun praktika da. Horrek erlaxatzen laguntzen digu, eta egoera bakoitzean egoteko tresnak ematen dizkigu.
Esperientzia guztiz bizigarria da, eta erabiltzen diren tresnak hitzak, ahotsa, musika, soinuak eta sortzen dena izango dira.
LEHENENGO PLATERA
BIGARREN PLATERA
POSTREA
AZAROA: ASTEAZKENA 24
ORDUTEGIA: 16:00etatik 19:00etara
Gehienez ere 10 lagun. Talde gehiago sortuz gero, saio gehiago antolatuko lirateke, datak zehaztuko dira.
IZENA EMATEKO EGUNAK: AZAROAK 10 ETA 17
ORDUTEGIA: 16:30etik 18:00etara
EMAILEA: BALADI GOIBURU SUKALDARIA
Aurreko urtean bezala, Gabonak hurbiltzen zirenean antolatu zen
Eguberrietako menua gure etxeetan prestatzen lagunduko ligukeen ideiak eta ezagutza emateko tailer bat; proposamenak izan duen harrera ona ikusita, aurten tailer hori errepikatzea erabaki dugu. Legazpiko Baladi Goiburu sukaldariari deitu diogu menu hori elkartearen lokaletan prestatzeko. Menua lehen platera, bigarren platera eta postrea izango lirateke. Hasiera batean, tailerrak hamar lagun hartuko ditu gehienez, eta, izen gehiago emanez gero, beste egun batzuetan ere egingo da.
IKASTAROAN LANEAN
AZALOREA BERDELA KETUAREKIN, PERRETXIKOEKIN, LIMOIAREKIN ETA TXIRIBIAREKIN.
ZAINZURI BERDEAK, MANDARINA-EMULTSIOA, ETA FOIE-MICUIT ZAPALKETA-GIBELA.
ALDERANTZIZKO GAZTA-TARTA.