Ostirala, ekaina 21
Irteera goizez Asturiasera. Gosaltzeko eta komunerako atsedenaldia. Noreñako hotelera iristean, gelen banaketa eta bazkaria.
5.000 biztanle inguruko herria da Noreña, Asturiasko erdialdean kokatua.
Arratsaldean, Oviedorako irteera. Bertako gidariarekin, bisita gidatua egingo dugu hiriko alde zaharretik.
Denbora librea izango dugu Oviedon, kaleetan, plazetan edo sagardo-botilatxoak hartzeko, afarirako hotelera itzultzeko ordua iritsi arte.
Larunbata, ekaina 22
Gosaldu ondoren, Asturiasko mendebaldeko bi itsas herri zoragarri bisitatuko ditugu.
Lehenik eta behin, Luarca bisitatuko dugu, “Etxe Zuria” izenaz ezaguna. Arrantza-portua eta hilerria ditu, eta ikuspegi zoragarriak. Han dago Severo Ochoa, Medikuntzako Nobel Saria jaso zuena.
Cudillero ere ezagutuko dugu, itsas herri txikia.
Hotelera itzulera bazkaria egiteko.
Arratsaldean Nalon haranera joango gara, meatze-tren batean bidaiatuko dugu eta San Luis putzua ezagutuko dugu, Interes Kulturaleko Ondasun izendatutako meatzari-multzoa, Natur-ingurune paregabean.
Noreñara itzuli eta denbora librea afaldu arte. Ondoren, DANTZALDIA
GIJON
Igandea, ekaina 23
Gijonerantz abiatuko gara, eta bisita gidatua egingo dugu “La Laboral, Ciudad de la Cultura” eraikuntza handia, meatzaritzako umezurztegirako sortutako eraikina; ondoren, Lan Unibertsitatea hartu zuen, klase behartsuenek ikasketak egin zitzaten, eta gaur egun kultura anitzeko gunea da.
Ibilaldi ederra egingo dugu alde zaharretik, eta Eduardo Chillidaren “El Elogio del Horizonte” ezagutuko dugu, Santa Katalinako muinoan.
Gijonen denbora librea izango dugu goizean, San Lorentzo hondartzaren ondoko jatetxean bazkaldu aurretik, etxera itzultzen hasi aurretik.
Oharra: txangoen ordena aldatu egin liteke, edukiari eragin gabe.