Mindfulnessi buruz Elena Galfarsorok emandako hitzaldiak harrera ona izan ondoren, taldea osatzeko eta Iratzarrin jarduera bat gehiago hasteko atea zabalik geratu zen, interesatuen kopuruaren arabera.
Taldea osatu eta Mindfulness saioekin hasi ziren Iratzarriren jarduera berri bezala Elena Galfarsororen gidaritzapean.
Saioak bi astean behin izaten dira, ostiraletan 16:30etatik 17:30etara.
Mindfulness, edo arreta osoa, meditazio teknika bat da, eta momentuko esperientzia bertan egotea eta behatzea da, epaitu gabe. Entrenatu daitekeen oinarrizko giza gaitasuna da.
Onurak: Estresa eta hari lotutako sintoma fisiko eta psikologikoak murrizten laguntzen du, kontzentrazioa hobetzen du, ongizate orokorra hobetzen du, autokontzientzia eta autoestimua handitzen ditu.
Saio horietan, antzinako teknika hori menderatzeko hainbat praktika modu edo aholku lantzen dira: arnasketari arreta jartzea, adimenean, gorputzean eta ingurunean gertatzen dena behatzea, pentsamenduak eta emozioak epaitu gabe onartzea, hasiberriaren burua lantzea, onarpena, pazientzia eta konfiantza, etab.