LANKIDETZA  2024

LABATU  2024

Batukada Kale Zaharran.mp4

Sarreran aipatzen den bezala, "Legazpi Intergenerazional" proiektuak bi jarduera planifikatu zituen urte honetarako.

a) Belaunaldien arteko III. lehiaketa gastronomikoa. Arroza izan da plater nagusia, aurreko orrialdean azaldutako jarduera.

b) Belaunaldi arteko batukada-tailerra urriaren 19an, Hotz Legazpik eta Udalak antolatuta.

Gure elkarteko kide eta lagunek ekimen honetan parte hartzea erabaki zuten. Hasieran, asteroko entseguetara joan ziren eta Legazpiko plazan eta kaleetan emanaldi bikaina egin zuten Kulturarteko Egunean.  Hori guztia Feli Arrese-Igorrek zuzenduta.

Gure elkarteko kide eta lagunek ekimen honetan parte hartzea erabaki zuten. Hasieran, asteroko entseguetara joan ziren eta Legazpiko plazan eta kaleetan emanaldi bikaina egin zuten Kulturarteko Egunean.

Esperientzia atsegina izan zen zentzu guztietan: beste erakunde eta belaunaldiekiko harremana, jarduera entretenigarria, lasaigarria eta abar praktikatzea…

Primeran!

KALE GORRIAN 2024

Bi urtean behin bezala, aurten ere Kale Gorrian elkarteak bultzatutako etxegabeen azterketa egin dute.

Ikerketa honen helburuak dira, alde batetik, kaleetan bizi den pertsona kopuruaren datua jasotzea eta, bestetik, are garrantzitsuagoa, “etxegabe” deitutakoen joera eta profilak ezagutzea (adina, jatorria, zenbat denbora daramaten etxerik gabe, familiarik baduten, diru-sarrerak, gaixotasunak, ohiturak, etab.); erakunde eta organismo sozialetatik, baliabide sozialak hobeto lagundu eta antolatu ahal izateko.

Legazpi izan da azterketa hori egin duten 30 herrietako bat. Asteazkenean, hilak 23, gaueko 10etatik aurrera, boluntario ugari ibili ziren kalean, auzoetan eta gure herrian zeuden etxegabeak hartzeko moduko inguruetan.

Inkesta inkestatuaren baimenarekin egiten da, erabat borondatez.

Iratzarriko bazkideek ikerketa honetan parte hartu zuten, Legazpiko beste kolektibo batzuetako boluntarioekin batera.


40. GASTRONOMI LEHIAKETA

Aurreko urteetan bezala, gure elkarteak Legazpiko Udalak antolatzen duen gastronomia lehiaketan parte hartu du.

Parte-hartzaileen kopuruak, 40. edizio honetakoak, markak hautsi ditu. Badirudi lehiaketak eta sortzen den giroak, bai lanketa unean, bai landutakoa dastatzeko ondorengo bazkarietan, gero eta zale gehiago erakartzen dituela.

Iaz lehiaketak masailak saltsan egitea bazuen plater gisa, aurten "Buztana saltsan" egitea izan da ahalegin nagusia.

Nahiz eta aurten gure bazkideek aurkeztutako platerak ez duen aipamen berezirik jaso, ondorengo dastaketa oso atsegina izan zen eta hurrengo edizioetan lehiatzen jarraitzeko pizgarria.

 

Animo eta hurrengoaren bila! !


ESPERIENTZIAK PARTEKATUZ GARAGUNE ETA MEAZTIREKIN

Aurreko esperientzietan bezala, eta tokiko erakundeen arteko sinergiak areagotzearren, xaboia egiteko tailerrean parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien Garaguneko eta Meaztiko gure lagunei.

Berriro ere, esperientzia oso ona izan da, nahiz eta bi elkarte horietako kide gehiago izatea nahi izan genuen, baina datak ez ziren egokienak izan.

Hala ere, indarrak batu ditugu, kontaktu eta esperientzia horiek sustatzen jarraitzeko.

3. BELAUNALDI ARTEKO  TOPAKETA GASTRONOMIKOA 

3. Belaunaldien arteko topaketa gastronomikoa egin zuten  Legazpin

Zortzi taldek parte hartu  eta prestatu behar zuten platera arroza edozein eratara. Azokan hasi zen festa eta Buztintegi gizarte zentroan jarraitu zuten.

Ekainaren 1ean, larunbata, belaunaldien arteko topaketa gastronomikoa egin zen Legazpin, eta zortzi taldek hartu zuten parte. Arroza prestatu behar izan zuten partaideek, antolaketak udalaren laguntzaz prestatutako sukaldeetan, Azokan.  Talde gehienek paella egin zuten itsaskiekin, barazkiekin eta haragiarekin, bi taldek izan ezik, horiek arroz-entsalada prestatu baitzuten. Epaimahaiak, talde bakoitzak prestatutakoaren balorazioa egin zuen.

Sukaldeko lanak bukatuta, Buztintegi gizarte zentroan jarraitu zuen festak, egindako platerak dastatuz .

Iratzarriko kideek parte hartzeko eta ekitaldi horretaz gozatzeko aukera izan zuten, eta giro bikaina izan zen.


UDABERRIKO ELIKAGAIEN BILKETA

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak udaberriko bilketa-kanpaina egin zuen.

Maiatzaren 24an eta 25ean egin zuen ekimena Elikagaien Bankuak, lurraldeko hainbat herri eta supermerkatutan.

Ostiralarean hasi zen udaberriko premiazko bilketaren helburua da biltegiko apaletan urritzen hasten diren produktuak birjartzea eta azarora arte iristea. Bi egun horietan bildutako diru guztia talde ahulenen elikadura beharrei erantzuteko erabiliko da.

Bederatziehun boluntario baino gehiago zeuden establezimenduetako ateetan elikagaiak biltzen eta parte hartzeko beste moduei buruzko informazioa ematen.

Iratzarrik ere ekimen horretan parte hartu nahi izan zuen eta Legazpiko boluntarioekin bat egin zuen.


OLARIA SARIA 2024

Iratzarri emakume elkarteak eta Javier Iraetak Olaria saria jaso zuten 

Legazpiarrak jaietako egun handian ,hau da, Santikutz egunean,  goizeko ezpata dantza egin ondoren Olaria saria banatu zuten. Olaria saria herriaren alde ko lanean nabarmendu den elkarte edo bizilagun bati ematen diote. Aurten, Iratzarri emakume elkarteak eta Javier Iraetak jaso zuten. Iratzarrik lan handia egin du herriko emakumeen alde eta Iraeta Andraitz saskibaloi taldeko alma materra da. Horretaz gain, zinegotzia izan da urte askotan. Olaria saria banatu ondoren, soka dantza, zinta dantza eta larrain dantza herrikoia egin dituzte.

Zorionak Iratzarr!!  Zorionak Javi Iraeta!!

TIPI TAPA 2024

TIPI TAPA ETA IRATZARRI

Aurreko urteetan bezala, TIPI TAPA-rekin dugun konpromisoari eusten diogu. Oraingo honetan, Legazpiko hiru ikastetxeen eta ohiko parte-hartzaileen partaidetzarekin, martxoaren 21ean jarduera horren arduradunak izan ginen.

TIPI TAPA normaltasun osoz igaro zen, eta hamarretakoa atsegina eta oso goxoa izan zen.