IKASTAROAK  2021

ESTRESA BIZITASUN BIHURTZEA, ERLAXAZIOAREN ETA MEDITAZIOAREN BIDEZ

IKASTAROAREN EDUKIA

·     Estresaren sintomak eta ondorioak.

·      Emozioak erregulatzea.

·      Arnas ariketak.

·      Ekialdeko gorputz-ariketak.

·      Erlaxazioa.

·      Gogoetak.

·      Osasuna eta bizitasuna.

ILARGIAREKIN DANTZAN 

Mugimendu- (gorputz- eta burusaioak) eta dantza-saioak, adin guztietako emakumeentzat, beren gorputza hobeto ezagutu eta dibertitzeko gogoarekin. Saio hauetan hauek aurkituko dituzu:

 •Luzaketak, aktibazioak, gorputzeko atal guztiak     mugitzea. 

•Gorputz-kontzientzia. 

•Dantzak, musika eta artea. 

•Erlaxazioak eta   gogoetak. 

•Eta gauza gehiago… 

SENDABELAR ETA UKENDUEN TAILERRA

Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak tailer berri bat antolatu du, Ezagutu landareen magia izenburuarekin. Edurne Etxeberriak emango du tailerra, ekainaren 16an eta 17an, Iratzarriren lokaletan, 16:00etatik 18:00ak bitartean.


Sendabelarrak identifikatzen eta ukenduak egiten ikasteko tailerra izango da, eta hiru zatitan banatuta egongo da. Batetik, partaideek irteera bat egingo dute sendabelarrak bertatik bertara identifikatzeko eta biltzeko. Bestetik, sendabelar horiek nola tratatu eta zein onura ekar ditzaketen landuko dute. Eta azkenik, ukenduen eta kremen elaborazioarekin hasiko dira. Irteeraren eguna ikastaroan bertan zehaztuko dute partaide guztien artean.

SENSORY MUSIC

·  Erlaxazioa zuzeneko musikak lagundurik.

·  Zure barrenaz eta zure momentuaz jabetu.

·  Zure sentsazio eta zentzuekin konektatu.

·  Musika dinamikak landu pertsona ardatz delarik.

·  Musika eta soinuak expresatzeko bide bezala erabili.

·  Sentitzeko eta partekatzeko lekua…


Zentzumenezko kontzientzia gure sentsazioekiko lotura lantzeko aukera ematen digun praktika da. Horrek erlaxatzen laguntzen digu, eta egoera bakoitzean egoteko tresnak ematen dizkigu. 

Esperientzia guztiz bizigarria da, eta erabiltzen diren tresnak hitzak, ahotsa, musika, soinuak eta sortzen dena izango dira.

GABONETAKO MENU BAT EGITEKO TAILERRA

  AZAROA: ASTEAZKENA 24                   

 ORDUTEGIA: 16:00etatik 19:00etara

 Gehienez ere 10 lagun. Talde gehiago sortuz gero, saio gehiago antolatuko lirateke,   datak zehaztuko dira.

IZENA EMATEKO EGUNAK: AZAROAK 10 ETA 17    

ORDUTEGIA: 16:30etik 18:00etara

EMAILEA: BALADI GOIBURU SUKALDARIA


Aurreko urtean bezala, Gabonak hurbiltzen zirenean antolatu zen

Eguberrietako menua gure etxeetan prestatzen lagunduko ligukeen ideiak eta ezagutza emateko tailer bat; proposamenak izan duen harrera ona ikusita, aurten tailer hori errepikatzea erabaki dugu. Legazpiko Baladi Goiburu sukaldariari deitu diogu menu hori elkartearen lokaletan prestatzeko. Menua lehen platera, bigarren platera eta postrea izango lirateke. Hasiera batean, tailerrak hamar lagun hartuko ditu gehienez, eta, izen gehiago emanez gero, beste egun batzuetan ere egingo da.


IKASTAROAN LANEAN

AZALOREA BERDELA KETUAREKIN, PERRETXIKOEKIN, LIMOIAREKIN ETA TXIRIBIAREKIN. 

ZAINZURI BERDEAK, MANDARINA-EMULTSIOA, ETA FOIE-MICUIT ZAPALKETA-GIBELA.


ALDERANTZIZKO GAZTA-TARTA.