HITZALDIAK 2020

MUSKULU-KATEAK LUZATZEA ZENTZUMENEN BIDEZ

Otsailaren 3 - Hitzaldia

Gihar Kateen Luzaketen praktikek, denboran zehar gorputzean pilatzen joaten diren tentsio patroi sakonak askatzea dute helburu. Sesioa eta gero igartzen diren sentsazioen artean, askatasun korporala eta lasaitasun mentala dira nabarmen. Luzaketa kontzientea, mantendua eta suabea bilatzen da.


TIPI TAPAREN ONURAK

Tipi tapa asteroko jarduera da, eta Legazpiko Udalak sustatu eta bultzatzen du, herriko hainbat erakunde eta elkarterekin elkarlanean. Jarduera herrian zehar ibilaldi bat egitea da, jende guztiarentzako modukoa, partaide guztien arteko harreman soziala ahalbidetzen duena.

Aurten, Tipi Taparen arduradunek Iratzarri gonbidatu zuten, herriko beste erakunde baten gisa parte har zezan eta boluntarioak eta parte-hartzaileak ekar zitzan.