IKASTAROAK   2022

OGIA ETA ARTISAU-GALLETAK EGITEKO TAILERRA

Arduraduna:ITSASO OLABIDE

Tailer hau neguan egin genuen. Deialdian lortutako arrakastaren ondorioz, beste egun bat programatu behar izan genuen urtarrilean, zehazki hilaren 10ean. Itsaso Olabide izan zen irakasle adeitsua, esperientzia ona baitu arlo horretan.

Ikastaroaren zati bat prestakuntzakoa zen, eta osagaien kalitateak ogi ona egiteko duen garrantzia azaldu zigun. Konparatzeko eta dastatzeko hainbat ogi-mota egon ziren.

Ondoren, Itsasoaren aholkuak jarraituz,  gure sukalden bertan egiten, genituen artisau-galletak.

AUTOMAKILLAJE TAILERRA

Tutorea: XALOA ESTETIKA 

Automakillaje tallerra

Udako oporren ondoren, automakillaje ikastaroa egin zen.

Horretarako, Xaloa Estetikaren laguntza izan genuen.

Tailerraren helburua izan zen gu ederrago ikusten eta gure autoestimua hobetzen lagunduko diguten trebetasunak eskuratzea.



MUSIKA SENSORIALA

Pertsonak gizartean bizi garen izakiak gara. Pandemia hasi zenetik gure harremantzeko modua neurri batean aldatu egin da. Hori dela eta komunikazioa eta erlazioak ardatz dituen 4 saioz osaturiko tailer bat proposatzen dizut. Bere oinarriak hauxek dira:

 

●     Entzutea.

●     Presentzia.

●     Soinuen explorazioa.

●     Soinu eta musikaren bitartez komunikazioa.

 

Zure zai gaude!!

IBILALDI  NORDIKOA

Ibilera nordikoa ez da besterik gabe ibiltzea. Oso martxa teknikoa da. Jarduera fisiko horretarako bereziki diseinatutako makila batzuekin lan egiten da.

Makilekin aurrerantz bultzatuko gara, besoarekin egiten dugun indarra makilari helaraziz. Horrela, oinkada luzatu eta mugimenduaren anplitudea handitu dezakegu.

Beste edozein kirol aerobikok bezala, onura orokor batzuk eta beste batzuk ere badaude.

·      Immunitate-sistema indartu eta ongizate-sentsazioa areagotzen du.

·      Besoen eta hanken koordinazioa hobetzen du.

·      Muskulatura indartzen du, oro har, eta besoetan eta hanketan, bereziki.

·      Gorputzeko gantza murrizten du.

·      Gorputzaren jarrera hobetu eta bizkarra indartzen du.

·      Sistema kardiobaskularra aktibatzen du.

·      Murriztu egiten du kirolek artikulazioetan eta, bereziki, belaunetan izaten duten eragina.

·      Naturarako irteerak sustatzen ditu.

 PUNTUZKO ETA KAKORRUZKO TAILERRA

Urte askoan joskintzako tailerrean parte hartu duten eta jarduera horren falta sumatzen zuten bazkide talde baten eskaerari erantzuteko egin dugu ikastaro hau. Helburua ez zen eskulanak egitea, baizik eta elkartzeko eta komunikatzeko gune bat berreskuratzea.

15 pertsonak eman zuten izena, besteak beste, harrera-etxe batean bizi den minusbaliatuak. Gure balorazioa oso positiboa izan da, taldeak laguntza eman dio eta oso gustura sentitu da.